Galdu harren meritua!!
Bartzelonak aulkian utzi ditu ohiko hainbat jokalari, baina Realak ez du punturik urratu, bigarren zatian aurkari sufritzen jarri arren Defentsan ongi moldatu dira txuri-urdinak, baina baloia jokatzerakoan ezina igarri zaie.
Bestelakoak. 60.000 ikusle inguru Camp Noun. Tenperatura hotzaren ondorioz, berogailua jarri zuten zelaian partida aurretik, eta horren erruz, bigarren zatian lurra harrotu zen, jokoaren kalterako. Ederra da Camp Nou. Handia. Ikusgarria. Berdea. Baserritar batek baino gehiagok eskertuko luke etxe alboan halako zelai dotorea, segaren beharrik ez izateko. Harmailak izugarriak dira, eta eserlekuak, zer esanik ez. Gozatzeko modukoak. Ordea, guztia hain dotorea bada, zergatik sufritzen da hainbeste bertan? Zergatik mirariaren zain egoten dira bisitariak? Erantzuna asmatzeko ez da oso jakintsua izan behar: Bartzelona. Bartzelona da hitz magikoa. Talde magikoa.
Maisuki. Neurketa amaitzeko ordu laurden faltan, gol bat atzetik soilik egon zen Reala, baina Bartzelonak ongi kontrolatu zuen egoera. Montanierrek aldaketa egin zuen, Prieto kendu eta Agirretxe zelairatuaz, baina alferrik. Orokorrean, goraipatzeko lana egin zuen Realak, ez baita ohikoa Bartzelonak etxean sufritzea.
CAMP NOW
No hay comentarios:
Publicar un comentario