Larunbat honetan izango da aurtengo Bertso Eguna Euskal Herriko bertsozale elkartea 25. urteurrena gaitzat hartuta, gaurko aurkezpenean esan dutenez.
Donostian ospatuko dute eguna. 12:00etatik aurrera bertsotan ariko dira Bretxan, Konstituzio plazan eta Viktoria Eugenian, eta ekitaldi nagusiari 18:00etan ekingo diote, Kursaalean, 25 lagunekin. Jon Lopategik emango dio hasiera; duela mende laurden bat omenaldia egin zioten.
Ekitaldirako 300en bat sarrera geratzen dira saltzeko —1.800 lagunentzako tokia du saioa izango den aretoak—. Prezioak: elkarteko bazkideek hamabi euro, besteek hemezortzi, hamasei urtetik beherakoek zazpi.
Eguna bukatzeko, afaria eta festa, Kursaaleko jatetxean bertan. Horrako txartel guztiak agortuta daude —650ak—.
No hay comentarios:
Publicar un comentario