Gu jakintza ikastola 6a gelako ikasleak gera eta hemen gure lanak eta interesak aurkeztuko dizkizuegu.

2012/03/05

Kultura


Bilboko Guggenheim museoa, Helsinkiko proiektuaren alde

Baldintza bat jarri du: taldeak antolatutako erakusketak Europara etortzean lehen egoitza izateko aukera Bilboko museoari eskaintzea. Seigarren Guggenheim litzateke Helsinkikoa.
Bilboko Guggenheim museoaren Fundazioaren Batzorde Betearazleak Helsinkiko Guggenheim proiektuari onespena eman dio. Haren aburuz, Guggenheim sarearen baitan museo berri bat irekitzea "ezin daiteke mehatxutzat hartu. Izan ere, guztiz ezberdinak dira bakoitzak erakarri nahi duen publiko motaren jatorri geografikoa eta eredu kontzeptuala. Hori dela eta, lehian ibili beharrean elkarlanean ariko dira, eta ikuspegi eta helburu ezberdinetatik abiatuta batak besteari modu positiboan eragingo diote".
Bilboko guggenheim

No hay comentarios:

Publicar un comentario